Bihotz-biriketako berpiztearen ikastarorako izen ematea, hilak 9ra art

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 7a, 00:00

Maiatzaren 10 eta 12an, bihotz-biriketako berpiztearen ikastaroa antolatu dute Ereñotzun. Lau orduko ikastaroa izango da, bi egun batean, eta beste bi bigarren egunean. Arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera ikastaroari, eta 20:30ak arte iraungo du. Bihotz-berpiztearen ikastarora joateko, aldez aurretik izena eman behar da Ereñotzuko Auzo Etxean edo ereinotzu@ereinotzu.eus helbidera idatzita. Astelehena da horretarako azkeneko eguna. Aforoa mugatua izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!