Maiatzaren 10erako eta 12rako, bihotz-biriketako berpiztearen ikastaroa antolatu dute Ereñotzun. Lau orduko ikastaroa izango da, bi ordu egun batean, eta beste bi bigarren egunean. Arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera ikastaroari, eta 20:30ak arte iraungo du. Bihotz-berpiztearen ikastarora joateko interesa izanez gero, aldez aurretik izena eman behar da Ereñotzuko Auzo Etxean edo ereinotzu@ereinotzu.eus helbidera idatzita, eta astelehena da horretarako azkeneko eguna. Antolatzaileek nabarmendu dute aforoa mugatua izango dela.
Odol ematea, datorren astelehenean
Ikastaroaz gain, odola emateko hitzordua ere jarri dute Ereñotzuko auzotarrek. Datorren astelehenean eskainiko da horretarako aukera, maiatzak 9an, arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara bitartean. Odola emateko aldez aurretik ordua eskatu behar da egunean bertan, goizez, telefono honetara deituta: 943 00 78 85.