Peru-Harrira bisita eta Gorritin bazkaria adinekoek, maiatzaren 21ean

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 30a, 00:00

Ereñotzuar talde bat, 2019ko udazkenean Lizarrara egindako irteeran.

Adinekoen irteera antolatu du Olak Auzo Elkarteak. Txartelak salgai daude Auzo Etxean, 35 euroan.

Ereñotzuko adinekoentzako plan konpletoa prestatu du Olak Auzo Elkarteak, maiatzaren 21erako, larunbatarekin: Leitzara egingo dute irteera. Ereñotzuko autobus geltokian elkartuko dira, goizeko 09:30etan, autobusean bertara joateko. Elkarrekin gosalduko dute, eta PeruHarrira bisita egingo dute ondoren, Perurena familiak Leitzan daukan museora, bertako zelai berdeetan aire librean. Eta eguerdian, Gorritira joango dira, bazkaltzera.

60 urtetik gorakoei zuzendutako irteera da, eta parte hartzeko, aldez aurretik eskuratu behar da txartela. Maiatzaren 13ra arte egongo dira salgai, 35 euroan, Auzo Etxean: astelehenetan 15:00etatik 20:00etara, eta asteartetik ostiralera 09:30etatik 14:30etara.

Pandemiaren aurretik, maiz egiten zituzten horrelako irteerak. 2019ko udazkenean, esaterako, Lizarran egin zuten egunpasa (paseoa, bazkaria, bingoa, dantzaldia...), eta Zumaiako Flyschera irteera. Orain, pandemiaren garai zailenak pasata, irteerak berreskuratuko dituzte, egunpasa ederrez gozatzeko elkarrekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!