San Antonioetarako kartelak aurkezteko azken eguna, maiatzaren 13a izango da

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 27a, 00:00

Joan den urtean, San Antonioak ospatzeko antolatutako euskal dantzak.

Olak Auzo Elkarteak antolatu du kartel lehiaketa, eta  parte hartzaileen artean 100 euroko saria dago jokoan.

Pandemiaren ondorioz, etenaldi luzea egin behar izan dute berriz ere, San Antonio jaiak ospatu ahal izateko. Horrexegatik, prestaketa lanetan hasi da, Olak Auzo Elkartea eta martxan da, urtero ospatzen den San Antonioetarako kartelak aukeratzeko lehiaketa. 

Olak Auzo Elkartean bertan, kultur etxean (Ereñotzu 2, kultur etxea; 20128 Hernani) entregatu behar dira lanak, . Nahi duen orok, har dezake parte, eta irabazleak 100 euroko saria lortu ahal izango du.

Kartelen ezaugarriak, lehiaketarako

Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, sortutako kartelek 12 zentimetroko zabalera eta 32 zentimetroko altuera izan beharko dute. Paperezko formatuan entregatzeaz gain, formatu digitalean ere, aurkeztu beharko dira, koloretan, eta edozein modalitate artistikotan aurkeztu behar dira. Kartelean, derrigor agertu behar dira hurrengo hitz hauek: 'San Antonio Jaiak', 'Ereñotzu' eta '2022'.

Entregatzeko diren lanak, kartazal itxi batean aurkeztu beharko dira, eta barnean, beste kartazal itxi bat sartu beharko da, egilearen datuak dituela: izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia.

Saritutako lana, Olak Auzo Elkartearen jabetzan geratuko da. Gainerakoak, berriz, ekainaren 14tik 17ra bitartean jaso ahal izango dituzte egileek, Auzo Elkarteko kideekin harremanetan jarri ostean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!