Osasun egoera medio, azken hilabeteetan ez da pediatra zerbitzurik izan Goizuetan. Orain, ordea, egoera hobetu denez, oinarrizko zerbitzu hau «epe luzera bermatuta» egonen dela nabarmendu dute. Asteartero joanen da Goizuetara, eta hiru orduz izanen da bertan, goizeko 08:00etatik 11:00etara bitartean.