Etzi, San Antonio jaiei buruzko lehen bilera

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 7a, 00:00

Etzi, San Antonio jaiak antolatzen hasteko lehenengo bilera antolatu du Olak Auzo Elkarteko Kultur ekintzak taldeak. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera bilerari, Ereñotzuko auzo Udaleko areto nagusian. Antolatzaileek aditzera eman dute irrikaz daudela: «gogotsu gaude gure betiko San Antonio jaiak berreskuratzeko eta antolakuntzan parte hartu nahi duen auzotar guztiei dei egiten diegu, bertaratu daitezen». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!