Mus kanporaketa, Irrintzin bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 4a, 00:00

Bihar jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa, Ereñotzun. Irrintzi tabernan izango da, arratsaldeko 16:00etan hasita; eta 20 euro dira izenematea, bikoteko. Gipuzkoako finalera pasea izango da jokoan; baina hori bakarrik ez: Fagollagan bazkaria ere eskuratuko du bikote irabazleak.

Aurreko larunbatean, berriz, Goizuetako kanporaketa jokatu zen, eta bost bikote aritu ziren, giro ederrean. Azkenean, Portoloko Juanito eta Iban Eskudero aita-semeak nagusitu ziren, eta haiek izango dira Goizuetaren ordezkari, Nafarroako finalean, martxoaren 26an Iruñean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!