Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak auzoko eta Urumea bailarako Identitate eta Ondare gaien inguruan herritarrak aktibatu nahi ditu, eta herri mugimendua sortzeko asmotan, bigarren bilera baterako deia luzatu du. Honakoa, larunbatean izango da, goizeko 11:00etan hasita, Auzo Udaleko aretoan.
Bigarren bilera honetan, urtarrilaren 29ko aurkezpen bileran ateratako gaien laburpena egingo da lehenengo eta ondoren, aurrera begirako antolaketaren inguruan ariko dira.
«Azken aldian bailaran ondare ezberdinen inguruan sortu diren zenbait mugimendutan oinarrituta» abiatu du Olak Auzo Elkarteak ekimen hau, eta gai hauen inguruan herri dinamika sendoago bat sortzea da helburu nagusia. Hiru ardatz nagusi ditu, ondare eta identitate gaiak lantzeko herri mugimendua aktibatzea; Ereñotzuko zentrala berreskuratzeko proiektu aukera lantzea; eta, herritarren parte hartzea herrigintzan.
Guzti honi forma emate aldera, lanketa egingo da urte honetan zehar, eta horretarako larunbaterako zita jarri du Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak, eta auzotarrak animatu nahi ditu bertaratzera eta ekarpenak egitera. k