Sendabelarrei buruzko hitzaldia, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 27a, 00:00

Olak Auzo Elkarteak antolatuta, sendabelarrei buruzko hitzaldia eskainiko du Garbiñe Larrea Iturraldek, datorren asteazkenean. Auzo Udaleko aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita; eta bertan egoteko, izena eman behar da aldez aurretik: 688 780 356 telefonora deituta; edo zenbaki horretara Whatsappez mezua bidalita, Hitzaldia hitza eta izen-abizenak idatzita.

Sendabelarrek dakitena liburuaren egilea da Garbiñe Larrea Iturralde. Joan den urtean argitaratu zuen, eta bertan, 45 sendabelarren propietateak ezagutu eta osasunaren mesedetan erabiltzeko informazio zehatza eskaini zuen naturopata urnietarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!