Laiene Pikabea Urrezko Aizkolarien Binakako txapelketaren finalera sailkatu zen, igandean, Urnietan jokatutako jaialdian. Irati Astondoarekin batera, bigarren amaitu zuen Nerea Arruti eta Nerea Sorondoren atzetik. Beraz, bi bikote horiek dira, martxoaren 6an, Azpeitiako Izarraitz frontoian jokatuko den finalera sailkatu direnak.
Irabazleek 13 minutu eta 23 segunduko denbora behar izan zuten sei enbor mozteko, Pikabeak eta Astondoak, berriz, 15:38ko denbora egin zuten.
Hortaz, Azpeitiako finalean bi ereñotzuar ariko dira aizkoran: Laiene Pikabea eta Suharri Rodriguez Paolla.