Bihar batzarra Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 11a, 00:00

Bihar goizeko 10:30etan ekingo zaio urteko batzarrari, Auzo Udaleko aretoan edo frontoian. Bertaratzeko interesa dutenek, izena eman behar dute aldez aurretik. Horretarako, bi bide daude: 622 338 395 telefono zenbakira deituta edo ereinotzu@ereinotzu.eus helbide elektronikora idatzita. Batzarrean, urte hasieran egindakoak azaltzeaz gain, aurtengo asmoen berri emango zaie auzotarrei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!