'Oles ta oles' Ereñotzuko auzotar txikiak eta helduak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 7a, 00:00

Santa eskean, doinu eta erritmo paregabean hasi zuten igandea Ereñotzun.

Kantuan hasi zuten igandea ereñotzuarrek, izan ere, atzo goizeko 09:30etan jarri zuten zita Txirrita ikastolako patioan, santa eskean ateratzeko. Bertan entsaioa egin ostean, Pagoaga aldera abiatu ziren, etxez etxe oles egitera. Ohiturei eutsiz Ereñotzuko auzotarrak esnatu zituzten ahots goxoekin eta makilen erritmoekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!