Ereñotzu inguruko asfaltatze lanek datorren astean ere jarraipena izango dute. Bihar, hain zuzen ere, Ereñotzuko Alkatxurain bidearen beheko zatian igeltseritza lanekin jarraitzea aurreikusten da, eta baita «gauzak ondo badoaz» asteartean amaieran asfaltatze lanak egitea ere. Bihartik aurrera, beraz, ibilgailuek Alkatxuraindik barrena sartu eta atera beharko dute.