Santa eskean, gaur goizean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 6a, 00:00

Gaur goizeko 09:30etan santa eskean aterako dira Ereñotzuko Txirrita eskolako gurasoak eta haurrak. Eskolako patioan elkartuko dira, eta bertan entsaioa eta taldeko argazkia atera ondoren, Pagoagara joango dira, etxez etxe, makilen erritmoari jarraituz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!