Santa Agedarako entsaioa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 27a, 00:00

Gertu dago Santa Ageda bezpera, otsailaren 4a; eta ohiturari jarraituz, etxez etxe ibiliko dira Ereñotzun ere, santa eskean. Eta egun horretarako prestatzeko, bigarren entsaioa antolatu du Ur Mia elkarteak, bihar arratsalderako. 20:00etan izango da, elkartean bertan. Joan den ostiralean egin zuten aurreneko entsaioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!