'Paolla' eta 'Txikia IV.a' garaile, binakako Urrezko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 25a, 00:00
Suharri Rodriguez 'Paolla' eta Julen Alberdi 'Txikia IV.a'.

Bigarren jardunaldian,  azkoitiarrarekin aritu zen Fagollagakoa Mugertza II eta Gabirondoren aurka.

Joan den larunbatean, 2022 Urrezko aizkolarien binakako Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuen Suharri Rodriguez Paollak Julen Alberdi 'Txikia IV'-rekin. Burgeluko kiroldegian aritu ziren Ugaitz Mugertza II.ren eta Julen Gabirondoren aurka, eta 17 minutu eta 11 segundoko emaitzarekin, garaile izan ziren Paolla eta Txikia IV.a. Emaitza horrekin, gainera, une honetan multzoko lider izatea lortu dute.

Denera, sei lan izan zituzten bigarren jardunaldian, eta azkeneko lanean erabaki zen bikote irabazlea. Izan ere, Paolla eta Txikia IV.a 10 minutu eta 15 segundorekin heldu ziren bosgarren probara, eta Mugertza II.a eta Gabirondo, aldiz, 10 minutu eta 25 segundorekin. 60 ontzako lau enbor moztu behar izan zituzten, txanda librean. Fagollagakoa eta Azkoitiakoa azkarragoak izan ziren, eta beste bikotearekin alderatuta, minutu bateko aldearekin amaitu zuten azken txanda. Horrela, jardunaldiko garaile izan ziren Burgelun. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!