'Identitate eta ondare' gaiak berreskuratzen

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 23a, 00:00

Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak auzoko eta Urumea bailarako Identitate eta Ondare gaien inguruan herritarrak aktibatu eta Herri mugimendua sortu nahi du.  Auzotarrei asmoaren berri emateko aurkezpen bat antolatu du, datorren larunbata, urtarrilaren 29rako. Aurkezpena frontoian edo Auzo udaleko aretoan izango da, goizeko 11:00etan. Egoera dela eta, bertan parte hartu ahal izateko izena eman behar da Auzo Elkartearen mugikorrera izen-abizenekin mezu bat bidalita: 688 78 03 56.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!