Informazio kanal berria, Olak Auzo Elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 14a, 00:00

Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak, informazio kanal berria jarriko du martxan. Beraz, «auzo elkarteko kultur ekitaldi, auzo Udaletik jasotako abisu eta bestelakoen berri zuzenean telefonoan jaso nahi izanez gero» 2 urrats egin beharko dira: Lehena; INFOEreñotzu izenarekin 688 780 356 zenbakia mugikorreko kontaktuetan gorde. Eta bigarren; zenbaki horretara «Ados» dioen mezua bidali. Honela, identifikatu gabe, automatikoki auzo elkarteak antolatzen dituen ekintzen informazio guztia jasoko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!