'Ibaia ez da toki bat' dokumentala bihar, Auzo Udaleko aretoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 14a, 00:00

Proiekzioa 19:30etan hasiko da, eta solasaldia izango da ondoren. Izena eman behar da: 688 780 356. 

Olak Auzo Elkarteak antolatuta, Nagore Legarreta argazkilariaren Ibaia ez da toki bat dokumentala proiektatuko dute bihar, arratsaldeko 19:30etan hasita, Auzo Udaleko aretoan. Proiekzioa amaitzean, solasaldia ere izango da proiektuko ekoizleekin eta sortzaileekin. Bertaratzeko, izena eman behar da aldez aurretik. Horretarako, idatzi 688 780 356 telefono zenbakira. 

Proiektuaren sortzailea eta argazkilaria Nagore Legarreta da, eta ekoizpe lanak, berriz, Bira Produkzioak-ek egin ditu. Aurkezpenean, beraz, Beñat Iturrioz hernaniarra ere izango da, eta berak, Nagorekin batera, emango ditu ibilbidearen gaineko azalpenak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!