Txotxongilo, antzerki eta zirku ikuskizuna izango da igande eguerdian, Ereñotzuko frontoian

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 10a, 00:00

Bizikleta magiko batean egingo dute bidaia, igandeko ikuskizunean.

'Bidaibizitzen' emanaldia eskainiko du Zirkun Zirko konpainiak, 12:00etatik aurrera, Olak Auzo Elkarteak antolatuta. Bizikleta magiko batean egingo dute bidaia berezia, protagonistek.

Gabonen atarian, familian gozatzeko moduko emanaldi bat antolatu du Olak Auzo Elkarte­ak, igande honetarako: Bidaibizitzen ikuskizuna eskainiko du Zirkun Zirko konpainiak, eguerdiko 12:00etan hasita, fron­toian.

Txotxongilo, antzerki eta zir­ku ikuskizuna izango da: «Zer gertatuko litzateke, gure irudimen eta ametsen mundura aske bidaiatuko bagenu?». Galdera ho­rri erantzuten saiatuko dira emanaldian zehar. Izan ere, bidaia liluragarri bat hasiko du­te bi protagonistek, Zirkunek eta Tina txotxongiloak, bizikleta ma­giko bezain bitxi batekin.

'Ibaia ez da toki bat', 15ean

Datorren asteazkenerako ere ja­rri du hitzordua, Olak Auzo Elkarteak: Ibaia ez da toki bat ikus-en­tzunezkoa eskainiko dute, 19:30etan Auzo udaleko aretoan; eta solasaldia izango da ondoren, Nagore Legarreta  eta Beñat Iturrioz egileekin. Bertan egoteko, izena eman behar da aldez aurretik: 688 780 356.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!