Odola emateko hitzordua daukate ereñotzuarrek, gaur arratsaldean Auzo Udaleko aretoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 1a, 00:00
Ereñotzuar bat, odola eman ondoren, aurreko estrakzio batean.

Arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara izango dute aukera, baina horretarako, aldez aurretik eskatu behar da hitzordua, goizean zehar telefonoz deituta, zenbaki honetara: 943 00 78 84.

Gaur izango dute odola emateko aukera, ereñotzuarrek. Urteko bigarren eta azken hitzordua jarri dute abenduaren aurreneko asteazkenerako, eta Auzo Udale­ko aretoan egingo dute, arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara.

Odola eman nahi duenak, hori bai, hitzordua eskatu behar­ko du aldez aurretik, pandemia hasi zenetik egin duten bezala. Horretarako, bihar goizean ze­har deitu behar da telefonoz, ondorengo zenbakira: 943 00 78 84.

Urtean bitan izaten dute odola emateko aukera Ereñotzun. Aurten, martxoaren 4an egin zuten aurrenekoa, eta orduan 15 lagunek eman zuten odola. Auzotar guztiei luzatu diete deia, gaurkoan hitzordua eskatu eta odola ematera azaltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!