Odola emateko hitzordua bihar, ereñotzuarrek

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 30a, 10:25

Arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara izango da, Auzo Udalaren aretoan. Bihar goizean zehar deitu beharko da telefonoz, hitzordua eskatzeko: 943 00 78 84.

Bihar izango dute odola emateko hitzordua, ereñotzuarrek. Auzo Udalaren aretoan egingo dute, arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara; baina aurrekoetan bezala, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik. Horretarako, bihar goizean zehar deitu behar da telefonoz, ondorengo zenbakira: 943 00 78 84.

Urteko bigarren eta azken hitzordua izango da Ereñotzun, odola emateko. Aurrekoa martxoan egin zuten, eta orduan, 15 lagunek eman zuten odola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!