Bi urtetako Atsolorra, giro goxoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 30a, 00:00
Eguraldi petralarekin ere, ez zuten goxotasunik falta izan auzoko txikienek, beraiei eskainitako Atsolorrean.

Larunbat arratsaldean egin zuten 2019an eta 2020an jaiotako haurren Atsolorra, Ereñotzuko frontoian; eta dokumentala ere jarri zuten bertan.

Larunbat arratsaldeko giro petralak ez zuen hoztu, Ereñotzun ospatzekoa zen Atsolorra. Giro goxoarekin egin zieten ongietorria, 2019an eta 2020an auzoan jaiotako haurrei. Bi urtetakoa tokatu da oraingoan, pandemi­ak ez zuelako aukerarik eman 2020an egiteko. Eta aurten ohi baino beranduago izan bada ere, behar bezalako Atsolorra egin diete auzoko txikienei.

Bertsoak eta musikak girotu zuten ospakizuna, eta urteroko meriendaren partez, txokolate beroa eskaini zieten bertaratuei. Ospakizunaren ondoren, gainera, segida izan zuen hitzordu bereziak, frontoian: Atsolorrari buruzko dokumentala eskaini zuten bertan, Ruben Rosasek 2018an grabatu zuena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!