2019an eta 2020an jaiotako haurrei gaur egingo zaie ongietorria Atsolorrarekin, 17:00etan, frontoian. Ekitaldi goxoa eskainiko diete bertsoekin eta musikarekin, baina aurten, ordea, ez dute aurreko urteetako meriendarik egingo. Gerturatzen diren auzotar guztiei eskainiko diete txokolate beroa, horren ordez. Jarraian, Atsolorraren inguruko Ruben Rosaek 2018an grabatutako dokumentala ere jarriko dute, frontoian bertan.