Asteazkenean egingo da azken asfaltatze lana eta ordurarte ez da lanik egingo

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 13a, 00:00

Asteazkenean, ostegunean eta atzo asfaltatze lanak egin eta gero, asfaltatze-lanik ez da egingo gaurtik asteazkenera arte. Hala ere, Ereñotzu-Alkatxurain bidearen beheko zatia itxita mantentzea gomendatzen da, hormigoiak behar duen gutxieneko sendotasuna eskuratzeko eta haren iraupena bermatzeko. Ibilbide alternatiboa edo saihesbidean, Larre Gain sagardotegitik sartu eta irten ahal izango dute ibilgailuek. Asfaltatzen lanekin asteazkenean, azaroaren 17an, jarraituko dute.  Ereñotzu-Alkatxurain bidearen zati batean azpiko lauza eraistea eta berria berreraikitzeko lanak izango dira, asfaltatu aurretik egin beharreko lanak (goiko eta beheko zatian). Ibilbide alternatiboa edo saihesbidea, Larre Gain sagardotegitik sartu eta irten ahal izango dute beheko zatia egiten ari direnean eta herrigunetik gora eta behera, goiko zatia egiten ari direnean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!