Biharko jarri dute hitzordua, goizeko 10:00etan Ereñotzuko Auzo Udaleko aretoan, bi txerto ezberdin jartzeko. Batetik, gripearen aurkako txertoa jarriko diete, 65 urtetik gorakoei, eta gaixotasun kronikoa duten haurdunei.
Eta bestetik, Covid-19aren kontrako txertoaren hirugarren dosia emango diete, 70 urtetik gorako auzotarrei, eta azkeneko dosia maiatzean edo lehenago jaso zutenei.
Bi txertoetako edozein hartzeko, aldez aurretik hartu behar zen hitzordua; eta atzokoa zen horretarako azkeneko eguna, Auzo Udalera bertaratuta edo telefonoz deituta (943 55 10 00).