Ereñotzuko Auzo Udalak, urtero moduan, Gripearen aurkako txertaketa kanpainarekin bat egin du. Hori horrela, hitzordua jarri dute azaroaren 4rako, goizeko 10:00etarako, Ereñotzuko Auzo Udaleko areto nagusian.Gripearen aurkako txertoa jartzeko lehentasuna izango dute, 65 urtetik gorakoek, gaixotasun kronikoa dutenek eta haurdun daudenek. Gripearen aurkako txertoaz gain, Covid-19aren hirugarren dosia jartzeko aukera ere eskainiko zaie, 70 urtetik gorako helduei eta azkeneko dosia, maiatzean edo lehenago jaso zutenei.
Gogoratu, txertatzeko aldez aurretik izena eman behar dela; Ereñotzuko Auzo Udalera bertaratuta edo telefono honetara deituta: 943 55 10 00. Izena emateko epea azaroaren 2an amaituko da.