Bigarren postuan, Laiene Pikabea eta Suharri Rodriguez ‘Paolla’

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 26a, 00:00

Suharri Rodriguez 'Paolla' eta Laiene Pikabea, ereñotzuarrak.

Laiene Pikabeak 19 minutu eta 24 segunduko denbora egin du Euskadiko Aizkolari Txapelketan eta azpitxapeldun geratu da, Nerea Sorondo txapeldun haundiaren atzetik.

Pasa den asteburuan, bi txapelketa jokatu ziren; alde batetik, Emakumezkoen Euskadiko harrijasotzaile eta aizkora txapelketa, eta bestalde, Izar Berriak aizkolari txapelketa.


Emakumezkoen Euskadiko aizkolari txapelketa, pasa den igandean jokatu zen Mungian eta  bigarren postua lortu zuen aizkoran, Laiene Pikabea ereñotzuarrak. Guztira 19 minutu eta 24 segundu behar izan zituen bost enbor mozten; 35eko bi enbor, 45eko beste bi eta kanaerdiko bakarra. Laieneren lana paregabea izan zen eta Nerea Sorondo txapeldun haundiak bakarrik gainditu zuen. 


Bestalde, pasa den larunbatean, Izar Berriak aizkolari txapelketako bikotekako lehenengo jardunaldia jokatu zen, Basaurin.Txapelketako parte hartzaileen artean, Suharri Rodriguez ‘Paolla’ ereñotzuarra zegoen, Jokin Urretabizkaia 'Basozabal'-ekin bikote izanda, eta bigarren postua lortu zuten. Guztira 15 minutu eta 24 segunduko denbora egin zuen Suharri ‘Paollak’ Urretabizkaiarekin batera, lehenengotik, Ibai Soroa eta Txomin Amundarain ,24 segundutara geldituz

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!