Doinuz girotu zuten, Ereñotzu

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 18a, 00:00

Pasa den larunbatean, Hernaniko Musika Bandak kontzertua eskaini zuen Ereñotzuko frontoian. Gau giro paregabearen laguntzaz, bandak jotako doinuez gozatu zuten Ereñotzuko auzotarrek. Hainbat pieza paregabe jo zituzten, bertaratu zirenak txundituta utzita. Iñaki Gurruchaga ere bertaratu zen, bi pieza eskainiz bakarlari gisa: Las aventuras de Tiny Bird eta Figuration for Shakuhachi and Band.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!