Gazte Txokoa bueltan, berriz ere, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 1a, 00:00

Gaurtik aurrera, ostiralero, Gazte Txokoa izango da ludotekan. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean izango da, eta, besteak beste, honako ekintzak egingo dituztela aurreratu dute: mendi irteerak oinez zein bizikletan, bizikleta konponketa tailerra, pelikulen proiekzioak, eskulanak, berriketa saioak, eta abar. Parte hartu dezakete ereñotzuarrek edota DBHko ikasketak egiten ari diren Txirritako ikasle ohiek. Begirale bat egongo da bertan, eta ez da inon izenik eman behar; nahikoa da bertara agertzearekin.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!