'Andrezaharraren manifestua' liburuaren errezitaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 1a, 00:00

Arratsaldeko 20:00etan errezitatuko dute Mari Luz Esteban Galarzaren poesia liburua. Frontoian izango da, dohainik, aforoa bete arte.

Bollurria taldeak antolatuta eta Olak Auzo Elkartearen laguntzarekin, zeregina izango dute gaur, ereñotzuarrek. Hain justu, Bollurriaren bigarren edizioa izango da Ereñotzun, eta Mari Luz Estebal Galarzaren Andrezaharraren manifestua liburuaren errezitaldia antolatu dute gaurkoan. Arratsaldeko 20:00etan jarri dute horretarako hitzordua, eta frontoian izango da. Doako ekintza da, eta sarrera aforoa bete arte egongo da zabalik.

Gaurko errezitaldia 2019an kaleratutako poesia liburuarena da, eta,  aipatu beharra dago,  izenburu berarekin, antzezlana ere egin zuela Metrokoadroka antzerki-taldeak.

Bizikleta tailerra, txupinazoa, bazkaria eta herri kirolak

Gaurkoaz gain, biharko ere, beste hainbat jarduera prestatu dituzte. Goizean goiz, 10:00etan,  bizikleta tailerra egingo dute. Ondoren, 13:00etan, txupinazoa izango da auzotarrekin. Gero, bazkari autogestionatuan, goxo-goxo bazkalduko dute elkarrekin eta, horrekin batera, kantu zaharretarako tartea ere izango dute bazkalorduan. Eguna amaitzeko, herri kirolak egingo dituzte arratsaldean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!