Bollurria, etzi eta larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 29a, 00:00

Etzi ostiralean eta larunbatean, urriaren 2an, Bollurria taldeak Bollurriaren bigarren edizioa ospatuko du Ereñotzun. Etzi, 20:00tan, frontoian, Mari Luz Estebanen Andre zaharren manifestua liburuaren errezitaldia egingo da. Sarrera egunean bertan lortu daiteke doan, aforoa bete arte. Larunbatean 10:00etan, bizikleta tailerra antolatu da, 13:00etan txupinazoa botako da eta ondoren bazkari autogestionatua eta kantu zaharrak abestuko dira. Bakoitzak antolatu behar du bere jana. Segidan herri kirol jaialdiak emango du amaiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!