Olak Auzo Elkarteak urteak daramatza lanean, ereñotzuarrei kultur ekintzak eskaintzeko eta euskera zein euskal kultura auzoan bultzatzeko eta txertatzeko.
2019an, Udazken Kulturala egin zuten, eta, arrakasta ikusita, eskaintza urte osora zabaltzea erabaki zuten. Ordutik, hamaika egiteko proposatu dituzte: ume zein helduen antzerkiak, ipuin kontalariak, mendi irteerak eta beste asko.
Bi astean behin biltzen dira ideia berriak sortzeko eta plangintzak antolatzeko. Martxa bera jarraitzeko asmotan, gaur egingo dute hurrengo bilera. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Auzo Udaleko areto nagusian.