Etzi bilera, Auzo Udaleko aretoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 20a, 00:00

Etzi bilera egingo dute arratsaldeko 19:00etan, Ereñotzuko Auzo Udaleko areto nagusian.

Ereñotzuko OLAK Auzo Elkarteak urteak daramazki Ereñotzuko auzotarrei kultur jarduerak eskaintzen, beti euskera eta euskal kultura bultzatuz eta auzoan txertatuz. 2019ko Udazken Kulturala ospatu ondoren, jarduera hauei buelta bat eman eta eskaintza hau urte osora zabaltzea erabaki zuten. Eta egoerak ahalbidetu duenetan ekimen desberdinak antolatu dira Ereñotzun, hala nola, hitzaldiak, emanaldiak, ipuin kontalariak, ikastaroak...

Hau kontutan izanik, OLAK Auzo Elkarteak dio ilusioarekin eta gogoarekin jarraitzen dutela ekintzak antolatzen, eta horretarako bi astetik behin hainbat kide elkartzen direla, erabakiak hartzeko eta antolatzeko.

Hori horrela, etzi, arratsaldeko 19:00etan Ereñotzuko Auzo Udaleko areto nagusian bilera bat antolatu dute eta auzotarrei bertaratzeko deia luzatu diete; «parte  hartu eta denon artean adin eta kolore ezberdinetako ekintzak antolatzen jarraituko dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!