Ruper Ordorikaren kontzerturako, sarrerak oraindik

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 17a, 00:00

Kontzertu berezia antolatu du Olak Auzo Elkarteak, bihar gauerako. Ereñotzuko frontoian izango da, 22:00etan hasita; eta emanaldirako sarrerak eskuragarri daude oraindik, 8 euroan: Ereñotzuko Auzo Udalean eskuratu daitezke, gaur 09:30etatik 14:00etara; edo internet bidez bestela, bibe.me webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!