Aurrematrikulazioa ikastaroetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 14a, 00:00

Aurtengo urterako hainbat ikastaro antolatu ditu Ereñotzuko Auzo Udalak, eta aste honetan zehar izango da aurrematrikulazio epea. Ordutegi honetan bertaratu daiteke Ereñotzuko Auzo Udaleko bulegora: astelehenetan arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta gaurtik ostiralera goizeko 09:30etatik eguerdiko 14:00etara. Horrez gain, matrikula egiteko egunak hilaren 20 eta 21a izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!