Sarrerak salgai gaurtik, Ruper Ordorikaren kontzerturako

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 9a, 00:00

Ereñotzuko frontoian izango da, irailaren 18an. Auzo Udalean edo 'bibe.me' webgunean eskuratu daitezke sarrerak.

Irailaren 18rako jarri du hurrengo hitzordu kulturala, Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak. Eta ez da izango nolanahikoa: Ruper Ordorikak eskainiko du kontzertua, Ereñotzuko frontoian.

Larunbat gauean izango da hori, 22:00etan hasita. Eta kontzertuaz gozatu nahi duenak, dagoeneko eskuratu ditzake sarrerak. Gaur jarriko dituzte salgai, 8 euroan. Ereñotzuko Auzo Udalean eskuratu daitezke, eta baita internet bidez ere, bibe.me webgunean. Internet bidezkoak, goizeko 10:00etatik aurrera izan­go dira eskuragarri.

Musikari eta abeslari oñatiarrak 2019an argitaratu zuen bere azkeneko diskoa, Kafe antzokian izenekoa; eta ordutik ere ez da geldirik egon, ezta pandemia garaian ere. Aurten, dagoeneko eskaini ditu 18 kontzertu, Euskal Herriko txoko guztietan. 19garrena izango du Ereñotzukoa, eta Lekeition eta Igantzin ere ariko da, hilabetea bukatu aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!