Alex Ugalde epeletarra Euskadiko txapeldun izan da Euskadiko txapelketan euli arrantza modalitatean. Leitzarango uretan jokatu zen txapelketa eta garaipen honek Espainiako txapelketara sailkatu du zuzenean. Aldi berean, goi-mailako kategorian mantentzen da.