Gaurtik ostiralera arte irekita egongo da, Ereñotzuko frontoian ordua hartzeko epea

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 12a, 00:00
Gaurtik ostiralera bitartean hartu daiteke Ereñotzuko frontoian ordua.

Izen ematea telefonoz, email bitartez edo Ereñotzuko Auzo Udalera bertaratuz egin daiteke. Beraz interesa izanez gero, deitu: 943 50 10 00 telefonora edo idatzi ereinotzu@ereinotzu.eus helbidera. 

2021 eta 2022 denboraldirako Ereñotzuko frontoian ordua hartzeko epea ireki dute. Horretarako izena eman behar da, eta gaurtik ostiralera bitartean dago aukera. Eguerdiko 13:00ak arte izango dute aukera pilota lekua erreserbatzeko. 

Bestalde, Ereñotzuko Auzo Udalak azaldu du, datorren denboraldiko orduak, arratsaldeko 19:00etatik aurrera hartu ahal izango direla, gaueko 22:00ak arte hain justu. Eta honakoa gaineratu dute: «astelehenetik ostiralera ere, goizeko 08:00etatik 09:00etara izena emateko aukera izango da, baita larunbat eta igandetan, goizeko 08:00etatik 10:00etara ere». 

Datorren denboraldian, frontoian entrenatu nahi duen orok, izena ematen duenean, hainbat xehetasun bete beharko dituela azaldu du Auzo Udalak. Hain zuzen: «urtean zehar frontoira joan nahi dutenek eguna eta ordua zehaztu beharko dute». Horrez gain, erreserbatzeko eskaera ordu berdinerako egiten bada, zozketa bidez erabakiko da nori egokitu zaion. 

Aipatu moduan, gaurtik ostiralera bitartean dago aukera izena emateko, telefono honetara deituta: 943 55 10 00 edo ereinotzu@ereinotzu.eus helbidera idatzita.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!