Diana, euskal eta funky dantzen emanaldia eta bertso jaialdia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 13a, 00:00
Aurtengo diana ere txistulariekin zein bertsolariekin izango da.

San Antonio eguna ez da ohi moduan ospatuko, baina zeregin ugari izango dute ereñotzuarrek.

Heldu da, azkenean, San Antonio eguna. Festak ez dira ohiko moduan ospatuko aurten, baina Olak Auzo Elkarteak antolatuta, goizean goizetik, ereñotzuarrek zeregina izango dute gaurkoan. Diana Olazarren hasiko da, txirulariekin eta bertsolariekin, eta bailara osoan arituko dira, egunari doinua jarriz. Gero, eguerdiko 12:00etan, auzoko haurrak eta gazteek emanaldi bikaina eskainiko dute. Hain justu, euskal dantza eta funky ikuskizuna izango da, frontoian.

Eta, eguna ezin hobe amaitzeko, bertso jaialdia izango da frontoian, 18:30etan. Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Onintza Enbeitia eta Unai Agirre izango dira oholtza gainean. Ez da beharrezkoa sarrerak aurrez hartzea, eserlekuak bete arte sartu ahal izango baita frontoira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!