Balkoiak kolore alaiz apainduko dituzte igande honetan, Ereñotzuko San Antonio egunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 8a, 00:00

Goizeko 08:30etan dianak esnatuko ditu Ereñotzuko auzotarrak, txistulari eta bertsolariekin batera. Arratsaldeko 18:30etan, bertso jaialdia antolatu da, eta ez da sarrerarik behar, frontoiko aforoa bete arte izango baita. 

Igande honetan, Ereñotzun hain maiteak diren San Antonio jaiak ospatuko dira, goizean goizetik hasita. Dianarekin hasiko dira San Antonio jaiak, 08:30etan zehazki, txistulari eta bertsolariekin. Olazarren hasiko dira eta bailara osoan zehar ariko dira goiza girotzen. Eguerdi aldera, auzoko haur eta gazteek, euskal dantza eta funky emanaldia eskainiko dute, Ereñotzuko frontoian. Arratsaldean, bertso jaialdia antolatu da, 18:30etan hasita. Bertan izango dira bertsotan; Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Onintza Enbeita eta Unai Agirre. Bertso saiorako ez da sarrerarik behar, frontoiko aforoa bete arte izango baita.

Olak auzo elkarteak, balkoiak kolore biziz apaintzeko deia luzatu die Ereñotzuko auzotarrei, «goazen Ereñotzu kolorez betetzera».   

EGITARAUA
 IGANDEA
08:30 Diana. Txistulari eta bertsolariekin. Olazarren hasita. 
12:00 Euskal dantza eta Funky. Haur eta gaztetxoak. Ereñotzuko frontoian. 
18:30 Bertso jaialdia. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Onintza Enbeitia eta Unai Agirre. 
*Balkoiak kolorez apaintzeko deia auzotarrei, Olak auzo elkarteak. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!