Basoak berreskuratzeari buruz, hitzaldia antolatu dute gaurko, Olak Auzo Elkarteak eta Lurgaia Fundazioak. Ereñotzuko ludotekan izango da, 19:00etan hasita; eta bertan, bere proiektua aurkeztuko du Lurgaiak. Bertaratzeko, izena eman behar da aldez aurretik: Auzo Udalean, 943 55 10 00 telefonora deituta, edo ereinotzu@ereinotzu.eus helbidera idatzita.