Basoak berreskuratzeko proiektua aurkeztuko du bihar Lurgaiak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 19a, 00:00
Basoak berreskuratzeko lanetan aritzen da Lurgaia Fundazioa.

Ereñotzuko ludotekan izango da, arratsaldeko 19:00etan, Olak Auzo Elkarteak eta Lurgaia Fundazioak antolatuta.

Inguruko basoek azkeneko urteotan izan duten bilakaerarekin kezkatuta, horri buruzko hitzaldia antolatu du Olak Auzo Elkarteak, bihar arratsalderako. Eta oraingoan, Lurgaia Fundazioko kideak izango dira bertan, basoak berreskuratzeko darabilten proiektua aurkezteko.

Irabazi asmorik gabeko erakundea da Lurgaia, eta bere helburua da «biodibertsitatearen kontserbazioa eta natura-ondarearen kudeaketa sustatzea: espezieak, habitatak, lotutako prozesu ekologikoak eta paisaia». Bide horretan, basoa berreskuratzeko prozesu bat daukate zehaztuta: zaintza-akordio bat sinatu; egurra ateratzeko pistak kendu, jatorrizko profila berreskuratzen laguntzeko; mozketaren ondorengo hondarrak utzi, lurrari elikagaiak eman eta intsektuen eta onddoen babesleku izateko; espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatu; inguruko haizak bildu eta bertako espezieak erabili; putzuak eraiki eta habi kaxak jarri...

Hitzaldirako, izenematea

Ereñotzuko ludotekan izango da biharko hitzaldia, 19:00etan hasita; eta parte hartzeko, beharrezkoa izango da izena ematea: Ereñotzuko Auzo Udalean, 943 55 10 00 telefonoan, edo ereinotzu@ereinotzu.eus emailean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!