Udaleku irekietan, izenematea gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 3a, 00:00

2-12 urteko haurrentzat, udaleku irekiak antolatuko ditu Auzo Udalak, uztailaren 1etik 23ra: astearte, ostegun eta ostiraletan, 09:15etatik 12:45etara. Eta gaur hasiko da izena emateko epea, maiatzaren 14ra arte. 65 euro dira, eta Auzo Udalean entregatu behar da izenemate orria. Etxean jaso dute gurasoek; bestela, Auzo Udalean bertan ere eskuragarri dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!