Aurreko urteetan bezala, udaleku irekiak antolatzen ari da Ereñotzuko Auzo Udala, 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Uztailean izango dira, 1etik 23ra, astearte, ostegun eta ostiraletan; guztira, 11 egun. Goizeko 09:15etan hasiko dituzte jarduerak, eta 12:45etan bukatu.
Parte hartu nahi dutenek, datozen asteotan izango dute izena emateko aukera: maiatzaren 3tik 14ra egongo da epea zabalik. Horretarako, auzotarrek etxean jaso duten izenemate orria bete beharko dute, Haurraren fitxa pertsonalari dagokiona, eta Auzo Udalean entregatu. 65 eurokoa da prezioa.
Behar duenak, Auzo Udalean bertan ere izango du eskuragarri, izenemate orria.