Egungo osasun egoera dela eta, aurten ere bertan behera gelditu da Ereñotzuko Mendi Lasterketa

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 11a, 00:00
2019an egin zen Ereñotzuko Mendi Lasterketa azkenekoz.

Covid-19aren eraginez, Ereñotzuko Mendi Lasterketa ez egitea erabaki du Axeriak Mendi Lasterketa taldeak, iaz moduan «egungo osasun egoerak ez duelako ahalbidetzen». 

 

Bigarren urtez, ez da Ereñotzuko Mendi Lasterketarik izango aurten ere. Joan den urtean bezala, proba bertan behera uztea erabaki baitu Axeriak Mendi Lasterketa Taldeak, «pandemiaren eraginez, egungo osasun egoerak behartuta». 
Ohi moduan, Ereñotzuko San Antonio jaien aurretik zen jokatzekoa, baina 2022ra itxaron beharko du mendi lasterketaren 10garren edizioak. 
Antolatzaileek diote, bi urteko etenaldiaren ondoren, datorren urtean «indarberrituta eta gogotsu» itzuliko direla; «egun polit batez gozatzeko korrikalariek zein ikusleek». 

Axeri Mendi Lasterketa taldeak, «eskerrik asko», laguntzaileei 
Era berean, eskerrak eman nahi izan dizkiete, beste behin; «aurreko urteotan boluntario lanetan aritu diren guztiei zein lasterketako laguntzaileei». 
Horrez gain,  Axeri Mendi Las­te­rketa taldekoek jakinarazi dute, beraien babesa eta laguntza ezinbestekoa izango dela datozen urteetan ere.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!