Kanela koloreko txakur bat aurkitu zuten atzo eguerdian, Fagollaga inguruan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 7a, 10:59

Atzo eguerdian aurkitu zuen kanela koloreko txakur bat Ereñotzuko bizilagun batek. Momentu honetan etxean dauka, eta salbu dago. 

Atzo eguerdian, Ereñotzuko bizilagun batek, kanela koloreko txakur bat aurkitu zuen Fagollagako urtegiko errepide inguruan. Mutur beltza du txakurrak, eta lepoan lokarri moduko lepokoa darama. Lau bat hilabete dituela azaldu du Ereñotzuko bizilagunak, eta etxean dago salbu. Txakurraren jabea denak, edo hau ezagutzen duenak deitu dezala 662 364 331 telefonora. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!