Bilera irekia gaur, Auzo Etxean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 25a, 00:00

Urumeako aisialdi guneei buruzko bilera irekia egingo dute gaur, arratsaldeko 18:00etan, Ereñotzuko Auzo Etxean. Herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete, proposamenean eta proiektuan parte hartzeko. Joan ahal izateko beharrezkoa da aurretik izena ematea: Hernaniko Udalaren webgunean edo Auzo Etxera bertaratuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!