Urumeako aisialdi guneei buruzko azterketa bilera irekia bihar, Auzo Etxean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 24a, 00:00

Urumea bailaran zehar, Hernaniko udalerrian, aisialdi guneen erabilerari buruz sortutako kezkak direla eta, azterketa bat abian jarri du Hernaniko Udalak. Helburua da aisialdi jarduerek sortutako egoeraren diagnostikoa egitea eta, ondoren, ekintza plan bat diseinatzea. Udalak herritarrei parte hartzeko deia luzatu die, eta bihar izango da bilera irekia, Ereñotzuko Auzo Etxean, 18:00etan. Beharrezkoa da aurretik izena ematea: Hernaniko Udalaren webgunean edo Auzo Etxera bertaratuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!