'Argitu' zerbitzua bihar, Auzo Etxean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 23a, 08:59

Fakturak ulertzen lagundu eta tramiteak errazteko zerbitzua eskainiko dute, eguerdiko 12:00etatik 13:45etara.

'Argitu' zerbitzua eskainiko dute bihar arratsaldean, Ereñotzuko Auzo Etxean. Eguerdiko 12:00etatik 13:45etara izango da, bereziki adinekoei zuzenduta, fakturak ulertzen laguntzeko eta administrazioarekiko tramiteak errazteko, besteak beste. 15 egunetik behin eskaintzen dute zerbitzua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!